Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko irailak 6

Zelandi ikastetxe publikoaren instalazio elektrikoa berritzeko obraren lehen fasea gauzatzeko diru-laguntza

Foto noticia

Altsasuko Udalak 50.403,00€-ko diru-laguntza jaso du Zelandi ikastetxe publikoaren behe-tentsioko instalazio elektrikoa berritzeko 1. fasea gauzatzeko. Diru-laguntzaren zenbatekoa obraren zenbateko osoaren %65 da.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 69E/2022 Ebazpenaren bidez eman da diru-laguntza. Ebazpen horren bidez, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan hobekuntza- eta birmoldaketa-obren proiektuak gauzatzeko Nafarroako Foru Erkidegoko udal eta kontzejuei diru-laguntzak emateko deialdia ebatzi zen. Deialdi hori Hezkuntza zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 282E/2021 Ebazpenaren bidez onartu zen.