Haur eta gazteen gehiegizko pisua prebenitzeko programa.

Proiektu honen helburua haur eta gazteen gehiegizko pisua prebenitzea da. Altsasuko osasun-zentroko pediatria arloarekin batera egiten da, duela 7 urte baino gehiago.  Nafarroako Gobernuaren babesa du.

Programaren justifikazioa

Gazte eta haurren gehiegizko pisuak guztioi eragiten digun arazoa da, eta sakandarrei bereziki. Izan ere, gure eskualdean, haur eta gazte askok dute gehiegizko pisua, datuak Nafarroako beste eskualde batzuetakoekin konparatuz gero. Beraz, argi dago guztiz beharrezkoa dela eta guztiz justifikatuta dagoela programa hau Sakanan eta Altsasun gauzatzea.

Helburu orokorrak.Helburu orokorrak:

  • Gehiegizko pisua duten eta ariketa fisikorik egiten ez duten haur eta gazteen osasuna hobetzea, Altsasuko osasun-zentroak hartzen duen eremuan betiere.
  • Prebentziotik lan egitea, “ohitura osasungarriak” sustatuko dituen eredu bat bultzatuz.Adin goiztiarretatik jarduera fisikoaren integrazioa lehenestea, bizimodu osasungarria sustatzeko.
  • Haur-adinetan elikadura osasungarria sustatzea, pediatria arloak komenigarritzat jotzen dituen guraso eta haurrekin topaketak edo bilerak eginez.

Helburu espezifikoak.Helburu zehatzak:

  • Parte-hartzaileen gaitasun aerobikoa hobetzea.
  • Parte-hartzaileen pisua eta parametro medikoak kontrolatzea.
  • Jarduera fisikoari atxikitzea.Jardueran parte hartzea bultzatzea.
  • Jarduera fisikorako sarbidea bermatzea ekonomikoki egoera ahulean dauden eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskua duten taldeei.

Proiektuaren deskribapena.Proiektuaren deskripzioa

Pediatria arloak erabakitzen du zer pertsona bideratu behar diren programa honetara. Horretarako kirol-errezeta egiten dute. Deribatutako pertsonak hitzordua eskatuko du osasun-zentroan, eskualdeko kirol-orientatzailearekin egoteko.

Kirol-orientatzaileak deribatutako pertsonak jaso, aholkatu eta ebaluatuko ditu. Bi norabideko komunikazioa egongo da pediatriako eta kirol-zerbitzuko osasun-langileekin. Bideratutako pertsonei gehiegizko pisua kontrolatzeko jarduera espezifikoak eskainiko zaizkie, baita udalak eskaintzen dituen gainerako jarduerak ere, nahi izanez gero, gustukoago duten beste jarduera bat egiteko aukera izan dezaten.  Pertsona batek ez badu jarduera gidaturik egin nahi, entrenamendu-plan bat eskainiko zaio.

Proiektuak garatzen dituen jarduerak.

  • MULTIJARDUERA MULTIEKINTZA

2014-2018 urteen artean jaiotakoei zuzendutako jarduera. Astelehen eta asteazkenetan egiten da, 17:00etatik 18:00etara. Zelandi kiroldegian, urritik maiatzera. Jarduera honetako ariketa gehienak aerobikoak dira (lehiarik gabeko jolasak, kirol anitzeko hastapen-, uretako ekintzak…) eta  parte-hartzaileen interesak eta lehentasunak kontuan hartzen dituzte.  Jarduera euskaraz da, eta behar duten pertsonei azalpenak gaztelaniaz ematen zaizkie.

  • GAZTEENTZAKO INDOOR ZIKLOA

2013-2010 urteen artean jaiotako pertsonei zuzendutako jarduera. Astearte eta ostegunetan egiten da, 17:30etik 18:30era. Zelandi kiroldegian, urritik maiatzera. Jarduera honetako ariketa gehienak aerobikoak dira. Taldeen ezaugarrietara eta adinera egokitutako ziklo-inddor saio egokituak dira. Jarduera euskaraz da, eta azalpenak gaztelaniaz ematen zaizkie behar dutenei.

Jarraipena eta ebaluazioa

Bete beharreko helburu espezifikoa da parte-hartzaileak pediatria-arloak aintzat hartzen dituen parametroak hobetzea (pisua eta IMC koipe-indizea…), eta horren jarraipena aldizkako azterketen bitartez egingo da.

Kirol-orientatzaileak deribatutako pertsonen jarraipena egingo du, eta pediatria-arloarekin koordinatuta egongo da. Balorazioa egingo da jarduera amaitzean, eta pediatria-arloko langileei eta familiari emango zaio.

Inplikatutako eragileak

  • Osasun zentroa. Pediatria arloa.
  • Altsasuko Kirol Zerbitzua.
  • Sakanako Kirol Mankomunitatea. Kirol orientatzailea.
  • Enpresa publikoa. Atabo.
  • Haurtzaroan tratu ona emateko Altsasuko tokiko sarea. Bertan, ikastetxe, gizarte-zerbitzu eta udal-zerbitzuek parte hartzen dute, besteak beste, programa hori sendotzen eta hedatzen laguntzeko.
Volver arriba