ALTSASUKO KIROL-ETA AISIALDI-EREMUAN HAUR ETA NERABEEN AURKAKO INDARKERIAREN AURREAN JARDUTEKO PROTOKOLOA
Azaroaren 19an, Tokiko Gobernu Batzarrak Altsasuko Udalaren eta haren mendeko erakundeen (Musika eta Dantza Eskola eta Atabo Altsasu, S.L. sozietatea) kirol eta aisialdi esparruan haur eta nerabeen aurkako indarkeriaren aurrean jarduteko protokoloa onartu zuen, era horretan, Udalak 8/2021 Lege Organikoak, Haurrak eta Nerabeak babesteko ezarritako betebeharra beteko du.
Altsasuko hainbat udal sailen arteko elkarlanaren emaitza da onartutako protokoloa, eta haren diseinua Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak egindako protokoloan oinarritu da, gure errealitatera egokituz. Kirol arloari dagokionez, klubei helarazi zaie protokoloa, ekarpenak egiteko, onartu aurretik.
Protokoloaren helburua da kirol eta jarduera arloan ingurune segurua eraikitzea eta haurren eta nerabeen aurkako indarkeria-egoeretan esku hartzeko prozedura ezartzea. Horregatik, protokoloarekin batera dator laguntza eskatzeko orria.
Protokoloa aplikatzeaz arduratzen diren zerbitzuak, eskaera edo edozein kontsulta egiteko:
Kirol Zerbitzua: 948563410 kirolak@altsasu.net
Atabo S.L.: 948562786 harrera@ataboaltsasu.com
Ludoteka zerbitzua: 948467471 edo 623426197 ludoteka@altsasu.net
Gazteria Zerbitzua: 948564785 gazteria@altsasu.net
Musika Eskola : 948564581 musikaeskola@altsasu.net



