SAN PEDROKO BASELIZA
Conoce Alsasua – Monumentos
San Pedro Baseliza
Altsasu eta Urdiainen arteko mugan eraikia, izen bereko landan. Inguru-inguru haritzak ditu. Oinaldea laukizuzen baten antzekoa da eta teilatua lau isurkikoa. Aldarea, gainean santua duena, Urdiaingo dermioan dago.
Bi herrien arteko muga hegoaldeko fatxadako atearen atalburuak egiten du eta bertan A/U letrak daude idatzita.
Bi herriren artean egoteak, bitxia baita, herriko folklorea aberastu egin du. San Pedro egunean, ekainaren 29an, erromeria ospatzen da.