2026-2027. IKASTURTERAKO TXIRINBULO UDAL HAUR ESKOLAN PLAZA ESKAERAREN EPEALDIA ZABALTZEN DA. otsailaren 23tik martxoaren 6ra.

Plaza eskaerak: 2026ko otsailaren 23tik martxoaren 6ra, telemakikoki EDUCAn, edo Txirinbuloko Haur Eskolan hitz-ordua hartuz.

Epeak:

  • Aurrematrikulazioa: otsailaren 23tik martxoaren 6ra.
  • Behin-behineko egoera kontsultatzeko epea: apirilaren 22a.
  • Erreklamazioak: apirilaren 23tik 29ra
  • Behin-behineko zerrendak: maiatzaren 5a
  • Zuzenketak, erreklamazioak edo uko egiteak: maiatzaren 6tik 12ra.
  • Behin-betiko zerrenda: maiatzaren 15a.
  • Matrikulazioen formalizazioa: maiatzaren 18tik 22ra.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  1. Guraso(ar)en NANaren fotokopia.
  2. Familia liburuaren kopia (idatzita dauden orrialde guztiak) edo familia osaketa ziurtatzen duen dokumentua.
  3. Lan bizitzaren kopia eta ikasten egonez gero, ikasketa ziurtagiria. Autonomoak EJZ
  4. 2024ko errenta aitorpena (orri guztiak).
  5. Errolda agiria (ama edo aita eta haurrarena)
  6. Beste baldintzak:

– Haurrak desgaitasuna izatea, edo haren guraso, legezko    ordezkari edo anai edo arrebaren batek

– Genero indarkeriaren edo terrorismoaren biktima

– Gurasoek edo legezko ordezkariek ikastetxean lan egitea

– Legez familia ugariko kide izatea

– Haurra familia-harrerako egoeran egotea

– Familia gurasobakarra izatea

– Erditze anizkoitzean jaioa izatea

Aurrematrikula egiteko, hitz ordua hartu behar da posta elektronikoren bidez txirinbulohaureskola@altsasu.net edo 948-564422 telefonoan.

 

 

 

 

Volver arriba