TELEGRAFO OPTIKORAKO BASALUZEKO DORREA
Conoce Alsasua – Monumentos
Aspalditik gauza jakina da Euskal Herriko zenbait toki estrategikotan telegrafoetako dorreak bazirela. Harrizko dorre sendoak ziren, eta horietatik dorretik dorrera mezuak bidaltzen ziren gaur egunean komunikazioen sare zabalean egiten den gisara. Dorre horietako bi Altsasun daude eta hauetako bat Basoluzeko dorrea da.
Dorre hau Urbasa mendiaren ipar-ekialdeko magalean dago, Irubideko bidegurutzean. Bere oinarri karratuak 7,3 metro ditu.
José María Mathé Aragua ingeniari militar espainiarrak (1800-1875) hiru lerro telegrafiko asmatu zituen Estatu osoan, eta XIX. mendearen bigarren erdian funtzionamenduan egon ziren. Horrela, Basaluzeko dorrea 56 dorrez osatutako Madril-Irun telegrafia-lerroaren parte izan zen. Linea hori 1844 eta 1846 artean eraiki zen eta 1855 arte baino ez zen funtzionamenduan egon.
Jarduera amaitu zenetik, jarduerarik gabe egon da Basaluzeko dorrea. Urteen poderioz, hondatuta egon da, baina egitura zutik mantendu da.
Basaluzeko dorrea ondasun inbentariatutzat jo zen 2017. urtean, Nafarroako Gobernuko Kultur Zuzendari Nagusia-Biana Printzea Erakundearen bitartez. Ondoren 2019. urtean aipatutako erakundeak Basaluzeko dorrea guztiz berritu zuen.