TXANTXARI UDAL LUDOTEKA
Servicio ludoteca
Txantxari ludoteka Altsasuko Udalaren zerbitzu bat da, eta haren helburua Haurrentzako Udal Politikak ezartzea da, genero-zeharkakotasunaren estrategia indartuz, nesken eta mutilen arteko aukera-berdintasuna lortzen laguntzeko eta, bereziki, haurren eta gainerako herritarren bizi-kalitatea hobetzeko.
Txantxari Udal ludoteka, batez ere, 0-12 urte bitarteko haurrentzako aisia eta astialdiko jardueretarako erabiltzen da. Astean zenbait saio eginen dira 0 eta 3 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat, funtzionamendu bereiziarekin eta helduen parte-hartzearekin.
Udal-ludoteka gizartearen eta hezkuntzaren arloan esku hartzeko gune bat da. Horren bidez, haurren denbora librea okupatzeko alternatibak eskaini eta sortu nahi dira, haurren garapen pertsonala eta soziala bultzatzeko eta hainbat arrazoirengatik bazterketa-arriskuan dauden egoerei aurrea hartzeko. Horrez gain, jolasaren bidez eta hainbat tailer eta jarduera eginez nesken eta mutilen garapen integrala bultzatzeko ere balio du. Horretarako, jolas, jostailuen eta bestelako jolas-elementuen biltegia antolatua du, baita Ludotekan lan egiteko langile berariazkoak ere.
Zerbitzuak honako hauek eskaintzen ditu:
- 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzako aisialdiko hezkuntzaren eguneroko eskaintza.
- Saio guztiak euskaraz egiten dira, parte hartzen duten haurren ezagutza eta erabilera mailetara egokituz.
- Adin bakoitzari egokitutako aisialdi-programak garatzea
- Joko eta jostailuei buruzko aholkularitza.
- Gurasoentzako tailerrak, beraien intereseko gaiak lantzeko
Helbidea: Intxostiapunta eraikina (sarrera Burunda kaletik) c.p. 31800 Altsasu (Nafarroa)
Telefonoak: 948467471 / 623426197
Fax: 948563855
Email: ludoteka@altsasu.net
2023/2024 kurtsorako kartela: