Gazteak
INTXOSTIAPUNTA GAZTEGUNEA – GAZTERIA SAILA
Intxostiapunta Gaztegunea Altsasuko Udalaren udal zerbitzu bat da, eta bere helburua udal gazteria politikak ezartzea da, genero zeharkakotasunaren estrategia indartuz, gazteen aukera berdintasuna lortzeko eta bereziki gazteen eta, oro har, gainerako herritarren bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin. Helburua da gazteei babesa eta prebentzioa bermatzea, aisialdi-eredu osasungarria, parte-hartzailea, berdintasunezkoa, inklusiboa eta errespetuzkoa sustatuz. Gazteen Etxea esku-hartze sozioedukatiborako gune bat da, gazteen aisialdia betetzeko alternatibak emateko eta sortzeko, gazteen garapen pertsonala eta soziala bultzatzeko eta hainbat arrazoirengatik bazterkeria-arriskuan dauden egoerak prebenitzeko.
Gazteentzako Informazio Gune bat gara, hainbat gairi eta aholkularitzari buruzko informazioa eskaintzen duena: gazte-txartela, gazte-garraiorako txartela, zabalkundea, dokumentazioa eta mota guztietako informazioa sarean lantzea, etxebizitza, enplegua, etab.
Sexu-aholkularitza bat dugu, Sexgune, arlo horretako profesionalek zuzendua. Banakako eta taldeko saioak egiten dituzte, doakoak eta isilpekoak.
Gazteen Etxea 12-30 urteko gazteentzat aisialdiko eta denbora libreko jarduerak garatzeko erabiltzen da batez ere. Mahai-jokoak, ping-pong mahaiak, futbolinak, billarra, ziber-gela, sukaldea, entsegu-gela, estudio-gela, play-gela eta taldean egoteko hainbat areto ditugu.
Gazteentzat gune irekia gara, eta udal langileen laguntza jaso ahal izango duzu; guztion artean aisialdirako, arretarako, topaketarako, ezagutzarako, ikasketarako, jolaserako, aholkularitzarako, sorkuntzarako, hausnarketarako… gune bat gara, eta askoz gehiago. Kanpoko profesionalek eta udaleko langileek zuzendutako tailerrak, prestakuntzak eta jarduerak egiten ditugu. Hainbat programaren bidez, honako hauek lantzen ditugu: kulturartekotasuna, genero-berdintasuna, aniztasun funtzionala, prestakuntza eta enplegua, udako kanpalekuak, sexualitatea, txangoak, aisialdia eta denbora librea, sormena eta zaharberritzea, osasuna, etab.
Helbidea: Intxostiapunta Eraikina
Erkuden kalea, atzealdea, 31800 Altsasu (Nafarroa). Ikusi hemen
Burunda kalea 1, 31800 Altsasu (Nafarroa). Ikusi hemen
Telefonoa: 948 564 785
Whastapp: 608 61 77 88
E-mail: gazteria@altsasu.net
Whastapp kanala: hemen sakatu
Instagram: hemen sakatu
Facebook: hemen sakatu
Ordutegia:
- Ikasturtean zehar:
- Gazte Informazio Gunea: 07:30-15:00 y 17:00-21:00
- Igandea-osteguna: 17:00-21:00
- Ostiral-larunbat: 17:00-22:00 horas
- Udan zehar:
- Astelehenetik ostiralera.



