Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Kaixo! Otsaileko egutegia begiratzen aurten Santa Agueda eguna igandea dela ikusi dut. Galdera jai egunak nola geratuko diren da, kinto bazkariak noiz izango diren jakiteko. Eskerrik asko (06/11/2016)

Respuestas del alcalde

Kaixo,

Ondo esaten duzun moduan, 2017. urtean Santa Ageda eguna igandean izango da eta horrek urte desberdinetako kintek egiten duten bazkarietan eragina izango du. Pasa den urtean ere egoera berezia izan genuen. Izan ere, Santa Ageda eta ihauteriek kointziditzen zuten. Orduan egin genuen bezala, Kultura Batzordetik pasako da zinegotzien artean hitz egiteko.

Agur bero bat. (23/11/2016)